El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

BISTA ZORAGARRIAK

Larungo gailurrak euskal kostaldearen ikuspegi bikaina eskaintzen du. + info

Historia

1947. urtean Juan Peña beratar gazteak Larun mendiko tontorretik hurbil zegoen harrizko txabola batean negozio ttiki bat zabaltzea erabaki zuen. II. mundu gerraren ondorioz mugak itxi egin ziren eta Frantziak lehengai ugarien eskasia jasan zuen. Juanek, kremallera trenan Larunera iristen ziren frantsesei laranjak, edariak, ezpartinak...etab. saltzen zien.

50. hamarkadaren hasieran zurezko beste etxola bat eraiki zuen tontorretik hurbilago eta harmakada horretako azken urteetan gaur egungo mendi kaxkoan dagoen eraikin definitiboa aurrera eraman zuen.

Hasiera zaila izan zen. Juanen erranetan "Hemen, erromatarrarren antzera aritu ginen lanean". Konstrukziorako materialak eta salgai guziak mando eta idiekin eramaten ziren goiti. Ondotik poleen bidez martxatzen zen kabledun sistema bat jarri zen; 12 kaiola txandaka ibiltzen ziren lehengaiak Larungo behekaldetik tontorreraino eramateko. Beranduxeago sistema hau elektrizidadezko motor indartsu eta altzairuzko kable batzukin hobetu zen.

70. harmakadan pista bat eraiki zen eta honi esker 4 x4 ibilgailuak erabiltzen hasi ziren materialak garraiatzeko.

Denbora pasatuz bezala kablearen erabilpena alde batera utzi egin zen eta 2005. urtean, Nafar Gobernuak aginduta muntaia guztiz kendu zen.