El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

BISTA ZORAGARRIAK

Larungo gailurrak euskal kostaldearen ikuspegi bikaina eskaintzen du. + info

Ongietorria

Gure establezimendua Larun mendiaren kaxko-kaxkoan kokatua dago, "Euskaldunon mendi sakratua" izenarekin ezagutzen den mendian.

 

Euskaraz "Larrun" deitu hoi zaio, hori baita bere benetazko jatorria -larra + on-, eta frantsesez aldiz "La Rhune". Michelinen Gida Berdeak 3***-tako maila emana dio tokiari eta gaur egun Euskal Herriko leku bisitatuena da tontorra.

Dudarik gabe 905 m.ko altura duen mendi honen ezaugarririk nabarmenena bere ikuspegi zabala da, bertatik Lapurdi eta Bidasoako bailarez gain, Pirineoak eta euskal mendi ugari atzeman bait daitezke eguraldia lagun izanez gero.

 

     
Mendi tontorrera iristeko 2 aukera daude: kremallera trena hartu edota oinez joan, ugariak baitira goiti eramaten dituzten bideak (Beratik, Saratik, Askaindik, Olhettetik etab). Larun mendiko magaletik gainera GR 10 ibilbide handia pasatzen da.